Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltaria

Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa Berako Kultur Etxean abiatu da. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Berako Udalaren laguntzaz, antolaturiko erakusketa ostegun, ostiral, larunbat eta igandean bisitatu ahalko da, azaroak 1a bitartean.

Kepa Ordoki MHB Bidasoaldeko elkarte memorialista

Bidasoa ibaiaren arroan askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman zuten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea, eta hauen ideiei duintasuna eman eta zabaltzeko intentzioarekin sortu da elkartea.

Azken albisteak

Beran hasiko da “Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltaria”

Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa Berako Kultur Etxean abiatuko da heldu den ostiralean, urriak 16. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Berako Udalaren laguntzaz, antolaturiko erakusketa ostegun, ostiral, larunbat eta igandean bisitatu ahalko da, azaroak 1a bitartean.

44 urte Josu Zabalaren erailketaz

1976ko Hondarribiko jaiak amnistiaren aldeko eta Eduardo Moreno “Pertur”-en desagerpena salatzeko manifestazioarekin bukatu ziren. Guardia Zibilak bortizki sakabanatu zuen mobilizazioa eta bertan zegoen Josu Zabala tiroz erail zuen.

80 urte Lluís Companys Presidentaren entregaz

Heldu den abuztuaren 29an, laurogei urte beteko dira Lluís Companys i Jove Presidentaren entregaz. Frankismoaren esku utzi zuten alemaniako polizia militarrak eta Pedro Urraca agenteak, irungo Avenida zubian. Jazoera oroitarazteko, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak ekintza ezberdinak antolatu ditu. Abuztuaren 24tik aurrera, elkartearen web gunean, efemerideari buruzko atal berezi bat egongo da. Bertan, kontsultatu ahalko dira … Irakurtzen jarraitu 80 urte Lluís Companys Presidentaren entregaz

Kargatzen…

Something went wrong. Please refresh the page and/or try again.

Topaketaren aurrekariak

Companys 80

2020ko abuztuaren 29an, Lluís Companys i Jover president katalanaren entregaren 80. urteurrena bete da. Pedro Urraca polizia agenteak eta alemaniako polizia militarrak frankismoaren esku utzi zuten irungo Avenida Zubian

Izan zirenak eta izango direnak gogoan

Bidasoko 150 emakumetik goiti errepresioa jasan dute 1936ko Estatu kolpearen ostean. Emakumeen aurkako fusilaketak, atxiloketak, erbestea edota jazarpen ideologikoa ezarri zuten faxistek.


Lanak

La Salle – Enea, irungo ospital militarra

1933  eta 1940 urteen artean, Martindozeneako La Salle – Enea eraikinak erietxe funtzioak izan zituen. Errepublikan zein frankismoan eraikinak ospital funtzioa bete arren, “arduradunen” aldaketa bortizkeria eta indarkeriaz beterizko eraso batean jazo zen.

Irungo atxilotze guneak

1936 – 1942 bitartean Irunek bost atxilotze esparru izan zituen. Frantziatik itzultzen ziren errefuxiatuak gune hauetara bideratzen ziren kontzentrazio esparruetara heldu aurretik.

Bidasoko deportatuak

88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako asko nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Aldiz, 39 deportatu akatze eta kontzentrazio esparruetan eraili zituzten.

Gernika Batailoi euskalduna

Euzkadiren izenean II. Mundu Gerran parte hartu zuen unitate militarra da Gernika Batailoia. Ideologia anitzeko 150 gazte errefuxiatu batu zituen, Kepa Ordoki, batailoiko Komandante buruzagi irundarrak.