1945eko maiatzaren 8an kapitulazioa sinatu zuen Alemania naziak Reimsen. Gertaera hau Europako Garaipen Eguna izenarekin heldu da gaur arte

Ohore handiekin ospatzen da Garaipen Eguna Frantziar Estatuan eta Errusiar federazioan. Azken hauek maiatzaren bederatzian ospatzen dute, ordutegi ezberdintasunagatik

Behe Bidasoan ere Garaipen Egunak badu lekua. Zehazki, Hendaiako hildakoen monumentuan eta iheslarien hilarrian urtero ospatu ohi da II. Mundu Gerrako kapitulazioa eta honen amaiera. Bertan, topa daitezke Frantziako Gerretan hil diren Hendaiako bizilagun guztien izenak, zein deportazioaren ondorioz hildako herritarrak. Antzeko kategorizazioa dute Frantziar Estatuko hildakoen monumentu guztiek.

Aldiz, Hendaiako hildakoen monumentua bereziagoa da. II. Mundu Gerran hildako bost “Ètranger” kontuan hartzen ditu. Gernika Batailoiko bost gudari hilek leku propioa dute Hendaian. Honen zergatia Kepa Ordoki Komandanteak du. Edmond Durandeau arkitektuaren diseinua jarraituz, monumentua handitzeko lehiaketara aurkeztu zen Ordoki. “Gureak ahaztuta gelditzeko arriskua ikusten genuen”. Hala azaldu zion Larrun aldizkariari, 1988an eskainitako elkarrizketan. Oroimena sustatzeko lehen harria jarri zuen Komandante euskaldunak. Maiatzak zortzia oroimen eguna delarik, Gernika Batailoiko gudari euskaldunak presente ditugu.

“Garai horretako beste gertakizun bat ez nizuke aipatu gabe utzi nahi, gerran gure aldamenean erorita bizia galdu zutenen oroitzapenari bait dagokio. Herri guztietan eraiki ziren hildakoei omenezko monumentuak, eta gureak ahaztuta gelditzeko arriskua ikusten genuen, askatasunaren alde bizi eta hil ez balira bezala. Frantzian hildako gure gudari guztien ikur bezala bosten izenak ipintzea pentsatu genuen, Hendaian, gerrako azken egunean hil zirenak hain zuzen, 14-18ko monumentua berriztatu behar zela aprobetxatuz. Alkatea eta Ancien Combatant-etakoak ados zeuden, baina ez ordea alkateordea, oso gogor kontra zegoena. Nik orduan konstruktore baimena atera eta obren lehiaketan presentatu nintzen, irabaziz.

Ezin nuen harria Hendaia inguruetan landu, boikoteatzen saiatuko zirela esan bait zidaten. Elizondo inguruan prestatu nuen dena, eta Hendaian bitartean zimentuak eraikitzen genituen. Inaguraketa baino egun gutxi lehenago pasatu genuen monumentua puskaka, kamioiz. Ez genuela bukatuko zioten askok, baina guk erreflektore handi batzuekin gau ta egun egiten genuen lan. Izenak ipintzea justu inauguraketa baino ordu batzuk lehenago bukatu genuen. Han daude gaur bost gudari haien izena, Gernika batailoian sakrifikatu ziren guztien ordezkari eta han gordeko ditu historiak.”

Kepa Ordoki  – Larrun, 1988ko udazkena 7. zenbakia.


Medóc-en zendutako gudariak:

  • Antonio Mugica Arrizabalaga: 40. kotan, zelaian hil zen (1945-04-14).Donostian jaioa, 17 urte zituen. Iglesias Sargentuarekin batera lurperatu zuten.
  • Félix Iglesias Mina: 40. kotan, zelaian hil zen (1945-04-14).Atarrabian jaioa, 32 urte zituen eta ezkondua zegoen. Bi seme zituen. Mugica soldaduarekin lurperatu zuten.
  • Juan José Jausoro Sasia: 40. kotan, zelaian hil zen (1945-04-14). Alonsotegin jaioa, 29 urte zituen.
  • Antonio Lizarralde Garamendi: Apirilak 14ko borrokan, bularrean zauritu zuten. Lugagnac-eko lautada ospitalean hil zen. Durangon jaioa, 37 urte zituen. Lesparreko hilerri militarrean hobiratu zuten. 
  • Prudencio Orbiz Uranga: Borroka hasi aurretik, granada baten leherketaz hil zen Medóc Operazioa hasi aurretik. Villabonan jaioa, 33 zituen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s