Eguraldiari aurre eginez, hamarnaka lagun batu dira irungo Avenida zubian, Lluís Companysen entrega oroitarazteko. Duela 80 urte alemaniako polizia militarrak eta Pedro Urraca agenteak frankismoaren esku utzi zuten presidenta, irungo Avenida zubian. 

Txalaparta soinuekin eta Amets Arzallusen hasi den ekitaldiak Companysen entregaren nondik norakoak azaldu ditu. Shole Aguirre, elkarteko kidearen esanetan: “Faxismoak fusilaturiko demokrazia baten gobernuburu bakarra da Companys eta puntu horretara iristeko, Avenida Zubia eta Bidasoa ibaia bortxaz zeharkatzera behartu zuten”. Ekitaldian protagonismo berezia izan du txalapartak. 60. urteurrenean bezala, Koldo Sorzalbere arduratu da txalaparta jotzeaz, Lorea alabarekin batera. Pieza berezia eskaini dute bertaratuei. Ventura Gasolen “Al President Companys” olerkia, Nerudaren “Canto en la muerte y resurrección de Lluís Companys” eta presidentaren azken hitzak txalapartaren doinuekin nahasi dituzte.

Hitzaldien tartean, Antoni Strubell izan da lehena. Lluís Companys Batzordeko koordinatzaileak eta egungo Comissiò de la Dignitat-eko ordezkariak 60. urteurreneko ekitaldiak oroitarazi ditu. Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkartearen izenean, Shole Agirre eta Peli Lekuonak hitz egin dute. Taldeak Avenida zubiaren garrantzia azpimarratu du,  1936ko errefuxiatuak eta Companysen entrega batuz: “Nork esango zuen 36an irteera izan zen zubira ekarriko zutela, Lluís Companys, errefuxiatuen guzti hauen babeslea”. Errefuxiatuek 1936an Katalunian jasotako babesa eskertzeaz gain, hainbat salaketa burutu ditu elkarteak. Lehenbizi, entrega burutu ahal izateko kolaboratu zuten eskualdeko bizilagunetan jarri dute atentzioa: “Companysek ez zuen bakarrik zeharkatu Avenida zubia eta harrera ez zioten edonongo funtzionarioek egin. Badakigu Urraca izan zela arduraduna, baina zer gertatzen da zubi honen kontrola zuten funtzionario, Guardia Zibil eta han atzeko komandantziako militarrekin. Hauek irundarrak ziren, errepresioaren kolaboratzaileak ziren. Beraien kolaborazioa ozenki salatu nahi dugu gaur, pertsona hauek Companysen odolarekin zikinduak daudelako eta Lluís Llach-el dioen moduan, oroimenak jarraituko die”.

Bidasotarren erreparazio juridikoa

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak gauzatzear dituen lanen berri eman du hitzaldian. Taldeak Katalunian frankismoak epaituriko 42 Bidasotarren erreparazio juridikoa eskatuko dio Kataluniako Generalitateari. Hauetako lau, Justo Pozo Gonzalez, Damaso Carneado Marcen, Luis Vitini Flores eta Emilio Martin Rodrigo, Bartzelonan fusilatu zituzten, Lluís Companys presidenta bezala. 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s