Heldu den irailaren 3an, Argentinak Madrilen duen enbaxadatik, bideokonferentzia bitartez,aitorpena hartuko diote Martin Villa ministro ohiari. Maria de Servini epaileak izapidetzen duen kereila Frankismoak gizateriaren aurka gauzaturiko krimenengatik aurkeztu zen, eta horren barruan zenbait jardun polizialen ustezko erantzule gisa inputaturik dago.

Haren aurkako salaketen artean, besteak beste, honakoak ditugu: 1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, gauzaturiko sarraskia; Euskal Herrian, Amnistiaren aldeko II. astean, poliziak egindako erailketak; 1978ko sanferminetan gauzaturiko eraso kriminala… bai eta Behe Bidasoko kasuan Josu Zabala gaztearen erailketa.

Aurreko gertaerekin lotuta, Irungo Udalak, 2019ko martxoaren 29ean izan zuen osoko bilkuraren erabakian, sentiberatasun eta kezka handiak azaldu zituen Egia, Justizia eta Ordaina gailendu daitezen eta krimen haiekiko zigorgabetasuna buka dadin lortzeko bidean. Horren harira, kereila argentinarrari sostengua eman zion eta Rodolfo Martin Villa udalerri horretan pertsona “Non grata” deklaratu zuen.

Elkarretaratzea

Frankismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak elkarretaratzea deitu du irailak 3an, eguerdiko 12:00etan, Iruñeako epaitegien aurrean. Bertan, Servini epaileak bultzaturiko prozesuari sostengua adieraztea eta, orobat, justizia espainiarrak behar bezalako irmotasun eta prestasunez jardutea eskatuko da Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohiak eta hainbat agente eta funtzionario frankistak dituzten erantzukizunen aurrean, frankismoaren biktima askok salatutako krimen kontaezinei dagokienez.

Zabalaren erailketa

2012an, Juan José Zabala Erasunek auzitara eraman zuen anaiaren erailketa Argentinan. Hondarribian hil zuten Jesús María Zabala Erasun, 1976ko irailaren 8an, Guardia Zibilak manifestazio bat sakabanatu ostean.

Enrique Pascual Diogo Guardia Zibilaren aurkako prozedimentu legal bat ireki arren, amnistiaren legearen ondorioz artxibatu egin zen. Ez zen inolako neurri legalik hartu Martin Villaren erantzukizuna aztertzeko, garaiko gobernazio ministroa.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s