Albisteak

Beran hasiko da “Bidasoko Deportatuak | Erakusketa Ibiltaria”

Bidasoko 90 deportatuak xede dituen erakusketa Berako Kultur Etxean abiatuko da heldu den ostiralean, urriak 16. Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, Berako Udalaren laguntzaz, antolaturiko erakusketa ostegun, ostiral, larunbat eta igandean bisitatu ahalko da, azaroak 1a bitartean.

44 urte Josu Zabalaren erailketaz

1976ko Hondarribiko jaiak amnistiaren aldeko eta Eduardo Moreno “Pertur”-en desagerpena salatzeko manifestazioarekin bukatu ziren. Guardia Zibilak bortizki sakabanatu zuen mobilizazioa eta bertan zegoen Josu Zabala tiroz erail zuen.

80 urte Lluís Companys Presidentaren entregaz

Heldu den abuztuaren 29an, laurogei urte beteko dira Lluís Companys i Jove Presidentaren entregaz. Frankismoaren esku utzi zuten alemaniako polizia militarrak eta Pedro Urraca agenteak, irungo Avenida zubian. Jazoera oroitarazteko, Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak ekintza ezberdinak antolatu ditu. Abuztuaren 24tik aurrera, elkartearen web gunean, efemerideari buruzko atal berezi bat egongo da. Bertan, kontsultatu ahalko dira … Irakurtzen jarraitu 80 urte Lluís Companys Presidentaren entregaz

2020 – 1936 In passe urteak San Martzialetan

Oroimenean geldituko da 2020. urtea Behe Bidasoko gizartean. COVID-19ak guztiz eraldatu du normaltasuna, San Pedro eta San Martzial jaiak barne. Bitan gelditu dira bertan behera irungo jaiak: 1914 - 1918 artean, Lehen Mundu Gerragatik eta, 1937 - 1938 artean, 36ko estatu kolpeagatik. Geldialdi hauek eraldaketak ekarri zituzten jaietan. Elkartearen alorreko geldialdia aztertuz, 36ko San Martzial … Irakurtzen jarraitu 2020 – 1936 In passe urteak San Martzialetan

izanzirenak.eus

Iaz Izan zirenak eta izango direnak proiektua garatu genuen. Altxamendu eta altxamendu ostean Bidasoko emakumeak izan zuen rola ezagutzeko xedea jarraituz, artxibategi, liburu eta lan akademikoetara jo dugu izanzirenak.eus web gunea sortzeko.