Bertsotan faxismoari aurre

Bertsotan hasi dugu Kepa Ordoki komandantearen heriotzaren XXV. urteurrena. Jendetza batu da Hondarribiko Kultur Etxeko areto nagusian, Joxe Mari Lopetegi, Joan Basurko edo Juan Ezenarro “Txori Txiki”ren bertsoak entzuteko.

Aitor Errazkin bertsolariak, Laida Oronoz kantariak eta Aritz Erasun eta Aitziber Arruabarrena trikitilariek girotu dute emanaldia. Joxan Elosegi, Kepa Ordoki MHB elkarteko kidea eta “Joxe Mari Lopetegi, errepublikanoen bertsolaria” liburuaren egilearen gidaritzapean.