88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako askok Nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Deportatuetatik 58 Hendaiakoak ziren, 24 Irun eta Hondarribiakoak, 5 Bortzirietakoak eta 4 Baztanekoak. 40 deportatu akatze eta kontzentrazio esparruetan eraili zituzten.

Informazio sakonagoa jaso nahi izanez gero, kontsultatu ondorengo taula:

đź”— http://bit.ly/BidasokoDeportatuakTAULA

Kasu aipagarriak

Frantxia Halzuet Alzate

Beran jaio zen 1908ko abuztuaren 29an eta Neubrandenburg-eko (RavensbrĂĽck) kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko apirilaren 12an.  1930ko maiatzaren 7an Philippe Usandizaga Urruñatarrarekin ezkondu zen eta 1939ko abuztuan alarguna gelditu zen.

Urruñako Bidegain Berri baserrian bizi zen. Baserri hau “Comete” Sarearen azken aterpea izan zen, muga gurutzatzera abiatu aurretik. Atxilotu arte (1943ko urtarrilaren 15) aktiboki parte hartu zuen “Comète” Sarean. Berarekin batera, AndrĂ©e de Jongh Sarearen fundatzailea ere atxilotu zuten. Fort de Romainville-n egon zen atxilotuta RavensbrĂĽckera eraman arte. Bidaia Hendaiako Simone Chrisostome Vilaltarekin egin zuen. Frantxia kontzentrazio esparruan hil zen. Simone, berriz, 1945eko apirilaren 29 liberatua izan zen. 

Ramon Zuazo

Jatorriz irundarra, 1917ko apirilaren 8an jaio zen. Vernet d’Ariègeko (Frantzia) kontzentrazio esparrua zegoelarik, naziek bereganatu zuen esparrua. Bertako 398 gizonezko eta 5 emakume4ak deportatzea erabaki zuten, hain zuzen ere, Dachaura gizonezkoak eta Ravensbrückera emakumezkoak. “Tren fantôme” izenez ezagutzen zen trenan heldu zen Ravensbrückera. Bidaia oso luzea izan zen (ikus mapako ibilbide horia). Bidai horretan ihesaldiak, heriotzak eta hainbat drama jazo ziren. Ramon Zuazok ihes egitea lortu zuen.

Tomas Zubizarreta Lazcano

Tomas Zubizarreta Zumaian jaio zen 1907ko apirilaren 15ean eta Bergen-Belsen kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko otsailaren 10ean. Irungo Alderdi Komunistako militantea izan zen. Asturiaseko urriaren ondorioz iheslariei Frantziarako bidean laguntzeko Irungo Alderdi Komunistak azpiegitura zuen eta Tomas Zubizarretak zen azken kate-begia mendiz Iparraldera eramateko. Euskal Herritik ihes egin zuen 1938an eta Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian parte hartu zuen han atxilotu arte. 1944ko maiatzaren 21ean Compiegneko presondegira eraman zuten eta handik Neuengammera deportatu zuten. Handik Bergen-Belsen esparrura eraman zuten eta han hil zen.

Felipe Sansiñena Iriarte

Etxalarren jaio zen 1904ko abenduaren 12an eta Neuengamme kontzentrazio esparruan hil zen 1945eko urtarrilaren 28an. Neuengammen zegoen Accumulatoren-Fabrik AG azpi-esparrura eraman zuten eta bertan esklabo moduan lana egin zuen beste 1500 gatibuekin batera. 

Clemente Sagarzazu Agirre

1915eko urtarrilaren 16an jaio zen Hondarribian. 1925ean frantziar nazionalitatea lortu zuen. II Mundu Gerran garaian Ziburuko “Bar du Fronton” gobernatzen zuen. Taberna honetan errefuxiatu eta “Comète” Sareko kideak elkartzen ziren. Halaber, Clemente “Bordeaux Loupiac” sareko kidea izan zen 1943ko otsailaz geroztik. Sare honek 1944ko apirila bitartean funtzionatu zuen hegazkinlari eta soldadu aliatuen ihes egiten laguntzeko. Compiegnen egon eta gero Neuengamme kontzentrazio esparrura eraman zuten. Ondoren Fallersleben eta Wöbbelinra bidali zuten. Wöbbelin en liberatua izan zen 1945eko maiatzaren 2an. 1950eko martxoaren 8an hil zen.

Republicanos españoles en los campos de exterminio nazis | Eduardo Pons Prades


Iturriak:
  • Libro Memorial: españoles deportados a los campos nazis (1940-1945). Benito Bermejo, Sandra Checa. Ministerio de Cultura, 2006;
  • Etat des DĂ©portĂ©s-de L.Rivière;
  • Etat des dĂ©portĂ©s par GĂ©rard Lafon;