“Izan zirenak eta izango direnak gogoan” Bidasoko emakume errepresaliatuari omenaldia”

Bidasoan emakumeak emakume izateagatik errepresioa jasan du. Atxiloketak, fusilaketak, erbestea edota aparatu errepresiboa baliatuz, faxismoak ez zuen kupidarik izan.

Gure herriaren askatasunaren alde, Bidasoaren ipar eta hegoaldean bizitza eta era guztietako sufrikarioak, nahigabeak eta ukoak eskaini zituzten emakumeak aldarrikatu genituen atzoko egunean, izan zirenak eta izango direnak gogoan edukiz.

Mila esker bertaratutako guztiei, laguntzaileei eta bereziki Rosi Perez eta Juncal Violeti. Argia zabal dadila errepresio kasu orotan, hala akatuko dugu ahanztura.

📷: Fernando Larrukert