Kepa Ordoki MHB Bidasoaldeko elkarte memorialista berria

Irun, Hondarribia eta Hendaiako bizilagun talde batek osaturiko talde memorialista da Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan Elkartea. 2018an jaio zen elkartea, Irungo atxilotze guneak lanarekin. Bertan, Frankismoak ezarritako bost atxilotze guneen berri ematen da.

2018. urtean ere, Kepa Ordoki Komandantearen heriotzaren XXV. urteurrena oroitaraziz, Gernika Batailoiko komandantea zenaren inguruan ekintza ezberdinak antolatu zituen elkarteak.

Bidasoa bailaran askatasuna, demokrazia eta justizia sozialaren alde borrokatu edo bizitza eman zuten pertsonen oroitzapen historikoa berreskuratzea, eta hauen ideiei duintasuna ematea eta zabaltzea, da elkartearen helburua nagusia. Gizatalde ezberdinei aurpegia jartzen lan egingo du Kepa Ordoki MHB elkarteak.

Oroimen historikoak eskatzen duen errespetua ezinbestekoa da, herrien etorkizuna eta pertsona aske eta solidarioen garapenerako. Horregatik, elkarteak egiaren berreskuratze eta zabalpenean lan egiten du. Ikerketak, argazki, informazio edo testigantzen dibulgazioa, jardunaldi memorialistak eta behar beste diren ekintzak gauzatzen ditugu. Modu honen bidez bakarrik lortuko da biktimentzako eta armekin isilaraziak izan ziren pertsonen aldeko justizia egitea.

Elkarteak 1936ko altxamendu faxistaz gain, frankismoa eta trantsizioa deituriko epe historikoak aztertzen ditu, hau da, 1936tik 1978ra. Beti ere, tokiko ikuspuntua eskainiz jorratzen diren gaiei.

Ordoki Komandantea

Batzaren helburuen artean Kepa Ordoki Vazquez Gernika Batailoiaren bizitza eta ibilbidea ezagutzera ematea dago. Gudari irundarrak Gipuzkoa, Bizkaia eta Santanderreko fronteetan borrokatu zuen, 24 urterekin, San Andres bataloiko kapitain gisa. 37an, atxilotu eta heriotzara kondenatu zuten. Azkenean, exekuzio kondena hau ez zen aurrera eraman eta Duesoko presondegian atxilotu zuten.

Duesoko kartzelatik eta Gurseko kontzentrazio esparrutik ihes egitea lortu ostean, Mexikora heldu zen 1942an. Bertatik, erresistentziarekin kontaktuan jarri eta, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, espainia frankistan barneratuko zen armada baten formakuntzaz arduratu zen, baina Agirre Lehendakariak eta Ordoki berak suizidatzat jo zuten operazioa. Honenbestez, aliatuen esku gelditu zen Gernika Bataloia, II. Mundu Gerran, Kanpotarren eta Marokoarren 8. erregimentu mistoaren barruan.

1945eko apirilaren 14ean, Ordokik fronte atlantikoa askatzeko agindua jaso zuen. Montaliveteko (Point de Grave) Naziak irtenarazi zituzten, Garona ibaiaren ezkerraldean.

“Balio moral eta militar” handiko ekintza honegatik, zilarrezko izarra zuen gerra gurutzea ezarri zioten eta Gernika Bataloia eta Ikurriña ohorez eta militarki agurtu zuen De Gaulle generalak pertsonalki. “Komandante. Frantziak ez du inoiz ahantziko euskaldunek herrialdea askatzen egindako esfortzu eta sakrifizioak”, esan zion.

Elkartea 2018ko apirilaren 16an eratu eta irailaren 17an erregistratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Nagusian, AS/G/21903/2018 zenbakiarekin.