Oroimen historikoak eskatzen duen errespetua ezinbestekoa da, herrien etorkizuna eta pertsona aske eta solidarioen garapenerako. Horregatik, elkarteak egiaren berreskuratze eta honen zabalpenean lan eginten du. Ikerketak, argazki, informazio edo testigantzen dibulgazioa, jardunaldi memorialistak eta behar beste diren ekintzak garatzen ditugu. Modu honen bidez bakarrik lortuko da biktimentzako eta armekin isilaraziak izan ziren pertsonen aldeko justizia egitea.

Web gunearen sail honetan elkarteak gauzatzen dituen lanak aurki daitezke.

Irungo atxilotze guneak

1936 – 1942 bitartean Irunek bost atxilotze esparru izan zituen. Frantziatik itzultzen ziren errefuxiatuak gune hauetara bideratzen ziren kontzentrazio esparruetara heldu aurretik.

Bidasotar deportatuak

88 bidasotarrek deportazioa jasan zuten XX. mendean. Hauetako asko nazien kontzentrazio esparruetan egon ziren aliatuen askapena heldu arte. Aldiz, 39 deportatu akatze eta kontzentrazio esparruetan eraili zituzten.

Gernika Batailoi euskalduna

Euzkadiren izenean II. Mundu Gerran parte hartu zuen unitate militarra da Gernika Batailoia. Ideologia anitzeko 150 gazte errefuxiatu batu zituen, Kepa Ordoki, batailoiko Komandante buruzagi irundarrak.

La Salle – Enea, irungo ospital militarra

1933  eta 1940 urteen artean, Martindozeneako La Salle – Enea eraikinak erietxe funtzioak izan zituen. Errepublikan zein frankismoan eraikinak ospital funtzioa bete arren, “arduradunen” aldaketa bortizkeria eta indarkeriaz beterizko eraso batean jazo zen.