Irungo kokalekua ezin estrategikoa izaki, altxamendu faxistatik ihes egin ahal izan zuten pertsona askok, muga pasata, irungo atxilotze guneetan egonaldia burutu zuten, kontzentrazio esparruetara iritsi aurretik. Kepa Ordoki MHB elkarteak bost atxilotze esparru identifikatu ditu iturri eta doktorego tesi ezberdinen laguntzaz. 1936 eta 1942 urteen artean funtzionatu zuten atxilotze guneek.

Comisión de Admisión del Puente

Atxilotze guneetara heldu aurretik, Avenida Zubia zeharkatzen zuten atxilotuek. Bertan, Comisión de Admisión del Puente izeneko kontrolgunea ezarri zuten Frankistek. 1936ko azarotik aurrera “Comité de Información y Residencia”izena hartu zuen.

Batzarra, altxamenduan hasieran, errepublikarrek Guadalupen atxilotu zuten pertsonek osatzen zuten. Santiago Fernández Urtizbereazen burua eta berarekin zeuden José Ángel Fernandez Casadevante, Ricardo Bergareche, Manuel Eceizabarrena Fernández eta Guillermo Echenique. [1]

Irunera itzuli ahal izateko, hainbat tramite bete behar ziren. Besteak beste, Kontsulatuaren baimen bat edota irunen bizi zen jendearen abala, erregimen berrian integratzeko bermetzat.Horren adibide garbi bat aurki dezakegu Silvia Loza Serrano, María Ruiz Torrado eta Mertxe Tranche Iparragirreren Historia de las Mujeres de Irun 1931-1992 libruruan:

«…y cuando ya dimos con él, estaba en Santoña, mi padre estaba en Santoña. Cuando ya nos pudimos comunicar, que no sé cómo, no os puedo decir, ya se vino aquí. Entonces, para sacarle de esa zona, había que tener avales, si no, no le dejaban venir; estaban presos y yo me acuerdo que don Ramón Larrañaga era el médico de los carabineros, médico de cuando yo nací y de siempre y mi madre fue a pedirle a ver si por favor le daría un aval para que viniese mi padre… Dice que le miró, se dio la media vuelta y se marchó y mi madre se quedó cortada y se da la vuelta otra vez y le dice “¿Y ya tienes el otro aval?” “Pues no” “Pues no te preocupes que ya te lo buscaré yo…» (Angelita, 84 años).[2]

1936ko azarotik aurrera, “Comité de Información y Residencia” izena hartuta, Manuel Eceizabarrenak hartu zuen ardura. “Atzerri edo bestelako edozein puntutik irunera sartzea eskatzen zuten bizilagunen portaera politikoaz informatzea” helburutzat zuen batzarrak.[3]

Behobia

Avenida zubiaz gain, hamarnaka irundar bueltatu ziren Behobiako zubitik. Bertan ere kontrol puntua zuen “Comité de Información y Residencia” batzordeak. Juncal Violet lekukoaren esanetan, biatxilotze gune zeuden Behobia auzoan: Arocena ardoen pabilioia etaKaiola dantzaleku eta jatetxea. Frantziatik itzulitako bizilagun irundarrak bertan egoten ziren abalaren zain. Emakumeak eta haurrak itzuli ziren bereziki gerraostean. Zenbait gizonezkok urteak pasa zituzten erbestean.

Irun eta Hondarribira itzultzeko, Bidasoko Komandantzia Militarreko Julian Troncoso Komandanteak arauak ezarri zituen:

Troncoso eskualdeko agintari militar altuena izan zen, 1937. urtea iritsi arte. Irungo Komandantzia Militarreko nagusia, Mugetako Nagusi Militarra, Mugako Epaile Militarra eta Iparraldeko Mugako Informazio Zerbitzuaren (SIFNE) burua zen.

Stadium Gal

Irunera iristen ziren militar errepublikarrak Real Union futbol taldearen Stadium Gal zelaian batzen ziren, Hilaturako atxilotze gunera joan aurretik. Joan Costa Errepublikako militarraren testigantza jaso dugu:

“Nos condujeron a un campo de fútbol el  famoso Estadio Gal de la Real Unión de Irún. Allí delante de la tribuna habían levantado otra tribuna, y desde allí un Jefe Jefazo o Jefecillo, con potentes altavoces, empezó a dar órdenes”.(Joan Costa Cusiné)[4]

Josep Torrens soldadu katalana ere Stadium Gal-etik pasa zen:“Cruzamos la frontera y en Irún nos metieron en el campo de fútbol y nos dijeron: Toda persona que lleve cualquier objeto de valor que no pueda certificar que es suyo, que lo entregue. Si no, que se atenga a las consecuencias. Así que allí dejamos todos los relojes, anillos y todo lo que teníamos.”(Josep Torrens)

Pabellón ferroviario velocidad pequeña

Stadium Gal-etik irtenda, Errepublikaren aldeko preso militarrak espainiako kontzentrazio guneetara bidaltzen zituzten. Norteko ferrokarrila baliatzen zen eta honen abiapuntua “Pabellón ferroviario velocidad pequeña” zen. Pabilioi hau Aduanako eraikinaren atzekaldean kokatua dago.

Jose Mari Etxaburuk, bere Neure lau urteko ibillerak liburuan, “Pabellón ferroviario velocidad pequeña”-n bizitakoa azaltzen du:

“Afaldu ondoren,geltoki bertako “Pequeña Velocidad”-eko biltegira eraman gintuen hiru lehengusuok. (…) Jende asko zegoen biltegian. Jakina! ez zegoen non etzan, eta batzuetan zutik eta beste batzuetan bultoren baten gainean jarrita igaro genuen nola-hala gaua. Nahikoa luzea izan zen. Noizean behin, han agertzen ziren norbaiti edo batzuei deituaz. (…) Guri ere, deitu ziguten eta atera ginen. 

Italiar gudari ofizial bat zen gurekin egon nahi zuena, Frantziako berriak jakin nahi zituen. Eguerdi aldera bigarren deia eduki genuen. Ordukoa, handik kanpora ateratzeko zen. Hamar-hamabi lagun txapel-oker (sic) biren ardurapean. Norteko trenean sartu gintuen Cardeñara eramateko(…)”

Irungo Kartzela

Irungo Lapize auzoan, kartzela kokatu zuten XX. mendeko 20. eta 30. Hamarkadetan. 600 lagun ingururentzako edukiera zuen eta, egun, Pio Baroja eta Bidasoa institutuak kokatuak dauden lurzoruan zegoen.

1938ko apirilaren 22an, laugarren zeldan, Rodolf Bach presoak buruaz beste egin zuen[5]. Bach Loeseko (Hungaria) itsasgizona zen eta Bilboko Iturribide kaleko 55. eraikinean bizi zen. Bi egun iraun zituen kartzelan. Gerora jaso ditugun biktimen zerrenden arabera, fusilatu egin zuten.

Juan Gallano politikari bizkaitarra ere irungo kartzeletik pasa zen, Beran atxilotua izan ostean. Honela deskribatzen du kartzela Miguel Rotaeche Gallanok:

“Que la cárcel era una “habilitada”, ocupaba unos antiguos cuarteles (siglo XIX) y que ahora alberga a unos 600 prisioneros. Los medios con los que cuenta este centro son muy precarios. No hay más que ver  la hoja de registro de entrada de Juan Gallano, una simple cuartilla escrita a mano.”[6]

Pabellón Hilaturas Ferroviarias

Irungo atxilotze gune handienetako bat Hilaturas Ferroviarias izeneko pabilioia izan zen. “Hilatura” izenez ezagunagoa da eta 1923ko irailaren bostean ireki zuten. Anaka auzoan kokatua dagoen beilatokia dagoen lekuan zegoen. Trenentzako eguzki-ohialak egiten zituzten bertan.

Irungo atxilotze guneak jendea banatu, kontrolatu, sailkatu eta kontzentrazio esparruetara banatzeko sortu ziren. 1937ko irailaren 14an agidu zen atxilotze guneak sortzea[7]

Irungo lehen datua 1939koa da eta 224 atxilotu zituen Hilaturak. 1940 eta 1942 urteen arteko datuak egon arren, ez dago izen zerrendarik. Atxilotze guneko langile falta argudiatu zen, zerrendak egin beharrean atxilotuak zenbatzeko.

Ascensión Badiolak Irungo atxilotze guneko gatibuen kontaketa burutu du, La represión franquista en el País Vasco. Cárceles, campos de concentración y batallones de trabajadores en el comienzo de la posguerradoktorego tesian:

UrteaKanpotarrakNazionalakGuztira
1939   
1940180652832
1941284506790
1942119167286
GUZTIRA58313251908

Frankismoan “Hilatura” atxilotze esparruan emakumeak eta haurrak batzen ziren bereziki. Horietako bat da Karmentxu: “Se veía mujeres tiradas en el suelo o de pie, y niños/as corriendo y gritando, yo tuve suerte y pronto me vino a buscar, Leandro Recondo, avalando a mi madre y a mis hermanos” (Karmentxu, 91 años).

Euskal Herriko atxilotze eta kontzentrazio esparruak 1939an itxi ziren. Irungoa aldiz 1942. urtea iritsi arte iraun zuen.


Erreferentziak:

[1]1936ko urriaren 14ko ABC egunkaria

[2]LOZA SERRANO SILVIA, RUIZ TORRADO MARÍA eta TRANCHE IPARRAGIRRE MERTXE: Historia de las Mujeres de Irun 1931-1992. 57. Orrialdea.

[3]SECCION DE RESIDENCIA E INFORMACION arauak.

[4]Memòries del Martinenc Joan Costa Cusiné durant la guerra civil i la postguerra (1936-1945).

[5]AIMNF. Causas plaza San Sebastián. Caja 2136

[6]ROTAECHE GALLANO MIGUEL Bilbao agerkaria; 2015eko otsaila; 28. orrialdea

[7]AGMAV, C 2324, L 46 BIS, Cp 1/13