Pequeña Velocidad pabilioia Aduana eraikinaren atzeko pabilioietako bat da eta, Frankismoaren lehen urteetan, espainiako atxilotze esparruetara iritsi ziren ehundaka soldadu atxilotuk bertan hasi zuten gatibu aldia.

Irunera iritsi ostean, Errepublikaren aldeko soldaduak atxilotze pabilioi honetan batzen zituzten, “San Pedro de Cardeña” edo “La Magdalena” bezalako kontzentrazio esparruetara bidaltzeko.

50 irudi esanguratsu hauek Espainiako liburutegi nazionaleko liburutegi digitaldean topatu eta eskuratu daitezke, Creative Commons lizentziari esker: CC-BY-NC-SA