Naziek Lapurdi okupatu ostean, bina topaketa burutu ziren 1940ko udan. Lehenbizi, Ipar Euskal Herriko agintari naziek Irungo Komandantzia Militarra bisitatu zuten. José Lopez Pinto, VI. herrialde militarreko buruak eta garaiko Gobernadore Militarrak Avenida zubian burutu zuten okupatzaileen harrera.

Topaketa egungo Erain Txiki eskolan burutu ziren. Bertan batu ziren Eberhard Von Stohrer, Alemania naziko enbaxadorea Espainian, eta Hans Thomsen, alderdi naziaren burua Espainian.

Itzulia Bidarten

Topaketen bigarren zatia Lapurdin burutu zen. Naziek Bidarteko Ibarritz etxera eta Sacchino jauregira, alemanen kuartel nagusia, gonbidatu zituzten agintari Espainiarrak. Topaketa, Gustav Anton von Wirtersheim, Wehrmacht-eko generalaren ardurapean egin zen.

Mailaren arabera antolaturiko mahaietan bazkaldu zuten Sacchino jauregian. Mahai nagusian, Wirtersheim generala, López Pinto, Sthorer enbaxadorea eta agintari italiar bat eseri ziren. Bazkarian, López Pintok botariko “Viva Hitler” oihu batek Francoren haserrea eta Erresuma Batuarekin iskanbila diplomatikoa eragin zuen.

Palais Sacchino

Serbiako Nataliaren (Serbiako lehen erregina) deserriko jauregia Bidarten ezarri zen. 1900. urtean, Alejandro I-a, semea, eta bere emaztea erail ostean, Paris, Londres eta Bidarten errefuxiatu zen Natalia. Eduardo VII.-aren gomendioz, lur saila erosi eta Sacchino jauregia Eraiki zuen erreginak.

Alemanen okupazio ostean, eraikinaren egungo jabeak Latécoère familia da.

Naziak Tolosan

Hendaian ezarritako SS-etako hainbat soldaduk Tolosara txangoa burutu zuten Otto Wunderlich argazkilariarekin. Zezenketa bat eta pilota parditu bat ikusi zuten alemanek, Tolosako faxisten konpainian.

Argazkien jatorria

Europeana.eu web gunean jaso da argazki bilduma hau eta CC – BY – NC – ND lizentziapean zabaldua dago. Espainiako ondasun kulturalen institutuak ezarri du bilduma sarean.